XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAGARKIA, Ibilgailu-Parkeko eta Sute-Itzaltze Zerbitzuko ibilgailuetarako automozioko labankarien hornidurarako lehiaketa publikoa.

1.990. urtea.

Erregimenari buruzko arloko indarreko legezko xedapenen testu birbatua onetsi zuen apirilaren 18ko 1986/781. Legegintzazko Erret Dekretuaren Testuko 122.1. art. betetzeko, zortzi egunetako epean zehar, adierazi den hornidura kontratatzeko egin den deialdiko lehiaketa publikoarentzat aginduzko izango diren Baldintza Teknikoen eta Administrazio Baldintza Berezien Pleguak jendaurrera azaldu dira.

Adierazitako epearen barruan erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira, Aldundiak ebatziko dituenak.

Epemuga hori igaroz gero, Pleguen edota haien Klausula batzuren baliogabetzea sorterazi eta urratze batetan finkatzen diren erreklamazioak ez dira onartuko, baina baliogabetasun akatsean finkatzen diren aurkapenak salbuetsiko dira.

Aldi berean, apirilaren 18ko 1986/781. Legegintzazko Erret Dekretuaren Testuko 122. artikulu horretako 2. lerroaldearen itzalpean, lehiaketa publikoa iragartzen da, beharrezkoa balitz, Pleguen aurkako erreklamaziorik azaldatzearren, lizitazioa geroratu egingo litzatekeelarik.

Iragarkia hurrengoa da: 1. Xedea: Ibilgailu-Parkeko eta Sute-Itzaltze Zerbitzuko ibilgailuetarako automozioko labankarien hornidurarako lehiaketa publikoa.

1.990. urtea.

2. Lizitazio oinarria: Hiru milioi (3.000.000) pezeta, honelaxe banatzen direnak: 1) Ibilgailu -Parkea: A erloa (Iparragirreko Basea): 1.000.000 pezeta.

B erloa (Derioko Basea): 1.800.000 pezeta.

2) D Sute-Itzaltze Zerbitzua: A erloa: 1.000.000 pezeta.

3. Emateko epea: Eskariaren jakinerazpena jaso eta hurrengo astegunetik zenbatu beharreko bi astegunetako epea erlo guztietarako.

4. Behin-behineko fidantzak: 1) Ibilgailu-Parkea: A erloa (Iparraguirreko Basea):20.000 pezeta.

B erloa (Derioko Basea): 36.000 pezeta.

2) Sute-Itzaltze Zerbitzua: A erloa: 20.000 pezeta.

5. Prozedura: a) Agiri guztiak Lehendakaritza Saileko Erosketa eta Horniduren Sailatalean daude ikusgai, Foru Jauregia, Gran Via, 25, 2gn. solairua.

b) Idazkitxiak Zerbitzu horretara aurkeztuko dira, deialdia Bizkaiko Egunkari Ofizialan argitaratuko den egunaz geroko hurrengo hogeigarren asteguneko eguerdiko hamabi (12) arte.

c) Kontratazio Mahaiak, idazkitxiak ireki daitezkeen egunen legez, aste bakoitzeko Astearte eta Ostegunak adierazi ditu, goizeko hamarretatik (10) aurrera, Lehendakaritza Sailak horretarako jartzen duen Hitzaldi Aretoan.

d) Honako espediente honen eskaintza ekonomiko eta aipamenak, jendaurrean, proposamenak emateko epea amaituko den egunaren hurrengo astegunetako goizeko hamarretan (10) irekiko dira.

6. Proposamen ereduak:......... jaunak / andereak......ko auzotarra, helbidea......n duena............ zenbakiko I.F.Z. izanik, bere izenean (edo......ren ordezkaritzan, Administrazio Klausula Berezien Pleguetan aurrikusi den bezala benetakotzen dudana), hurrengoa adierazten du.

1gn. Bizkaiko Foru Aldundiak......... kontratua adjudikatzeko, lehiaketarako deialdia egiteko argitaratutako iragarkiez jabeturik dagoela.

2gn. Baldintza Teknikoen eta Administrazio Klausula Berezien Pleguak eta agiri guztiak aztertu eta ezagutzen dituela.

3gn. Halaber, Administrazio Klausula Berezien Pleguetako lehen klausulak aipatzen dituen legezko eta arauzko testu guztiak ezagutzen dituela.

4gn. Aurreko 2 eta 3 eta hurrengo 5gn. atalek, hurrenez hurren, aipatzen dituzten agiriak eta legezko eta arauzko testu guztiak osotoro eta aldaketarik gabe onartzen dituela, haiekin ados egon eta beraietara bere gogoz makurtzen dela.

5gn. Ez sinatzailea ez eta, hala denean, ordezkatzen duen enpresa, ez daudela Administrazioarekin kontratatzeko indarreko legeriak ezarriak dituen ezein mugapen, ezgaitasun nahiz debekapenetan sartuta eta hura ireki, ezarri eta funtzionamenduan jartzeari buruzko arautegia betetzen dutela (azaroaren 28ko 86/2.528. Erret Dekretua).

6gn. Aipaturiko kontratuaren prestazioak egitea eskaintzen duela, prezioetan kontzeptu guztiak englosaturik daudela, zergak, tasak eta edozein arlo fiskaletako arielak eta BEZ barne direlarik.

(Prezio globala eta baterako kostuen desglosapena).

7gn. Eskariak emateko epea hauxe izango da.............

Berme epea hauxe izango da.............

Bilbon, 1990eko martxoaren 15ean.

- Diputatu Nagusia, José Alberto Pradera Jauregi.